Gaur euskaraz hasten naz idazten. Hoy empiezo escribiendo en euskera, a continuación escribiré en castellano.
Goiz iluna eta freskoa. Atzo gaueko albergea, polita eta erosoa izan zen, atzo erosketak egin barik geratu ginen eta infusio bat eta zereal apur batzukin pedalak ematen hasi gara. Mjosa lakuaren inguruan 40 km inguru egin doguz, laku hau Norvegiako handiena da eta 100km inguru ditu.

Maiatzak 1 dala ez gara konturatu eta denda guztiak itxita😱😱
Kilometroak aurrera doaz eta harrigarria dirudi , baina bideak eraman gaituen lekuetatik ez zegoen gosaltzeko aukerarik, kilometroak eta kilometroak eta ezer lakua besterik ez, paisaia izugarri polita. Lakua, piñudiak, etxetxoak….

Eta gauzak apur bat okertzeko, euria!!!
50.kmtoan gosari, bazkaldu eta aurrera jarraitu. Ez dago kanpingnik inguruan ez ta albergerik eta euria geratu barik. Aurrera egitea erabakitzen dugu, eta 105km ostean alberge polit eta txukun bat aurkitzen dugu. Klofta herrian.
Albergea Albergea
